Nola bozkatu atzerritik?
2024ko apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira.
Epeak
- Erroldan sartzeko ala hortik kanpo uzteko eta datuak zuzentzeko erreklamazioak egiteko epea: martxoaren 4tik 11ra bitartean, bi egunak barne.
- Atzerrian aldi baterako bizi diren hautesle egoiliarrek (ERTA) botoa postaz emateko ziurtagirirako eskabidea: martxoaren 23ra, beranduen jota.
- Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren (CERA) eta hauteskunde-prozesuan aldi baterako Espainian daudenek (Espanian bizi direnek bezala) botoa postaz ematea eskatu ahal izango dute otsailaren 27tik apirilaren 11ra bitartean, eta hura apirilaren 17ra arte bidali, beranduen jota.
- Atzerrian bizi diren hautesle egoiliarrek (CERA) posta bidezko botoa kontsuletxera edo bozkatzeko prestatutako zentrora bidaltzeko epea: apirilaren 16ra, beranduen jota.
- Atzerrian bizi diren hautesle egoiliarrek botoa kontsuletxeko edo bozkatzeko prestatutako zentroko hautetsontzian botoa sartzeko epea: apirilaren 13tik 18ra bitartean, bi egunak barne.
Atzerrian aldi baterako bizi diren hautesleek botoa postaz emateko ziurtagiriaren inprimakia.
Informazio gehiago
#AtzerrikoBotoa, bermedun botoa. Zergatik:
- Funtzionario kontsular batek zigilatu eta sinatzen du gutun-azala atzetik, hautetsontzian sartu aurretik.
- Kontsuletxean jendaurrean jarri eta kentzen da zigilua hautetsontzian.
- Hauteskunde-batzordeek neurriak hartzen dituzte inork bi aldiz bozka ez dezan.
- Boto-kontaketa jendaurrean egiten da.
- Botoak Espainiara baliza diplomatiko bidez eramaten dira berehalaxe.
- Hauteskunde-batzordeak botoen gutun-azalak zabaltzen ditu, eta jasotako botoak jasotzen ditu aktan, kontsuletxeen arabera banakatuta.